Hernaniko Elizatxo Haurreskola

Jolas eremu naturalak

Haurrek naturako materialekin jolasteko eta esperimentatzeko helburuarekin sortu dugu Elizatxo eskolako jolas eremua. Inguruan dagoen desnibela aprobetxatuz, enbor batzuetatik eskalatu eta goiko plataforma batera igo daitezke ikasleak. 

Plataforma honek, harri txingor goxoz inguratutako txirristra dauka. Itxitura guztiak akazia egurrez hornituta daude. Bestalde, 50 metro karratuko aterpe bereziak dituen zuloen bitartez, lurrean koloretako argiak proiektatzen dira egun eguzkitsuetan. Bestalde, landarez osaturiko pasabideak aurkitzen dira gune honetan.

Itzuli