Ikaztegietako jolasgunea

Jolas eremu naturalak

Kimubateko paisajismo taldekoek herri gunetan dauden kanpo espazio libre bakarrak naturalizatzeko berezko joera daukagu. Gure helburu nagusia da eremu naturalak mantendu eta bertako biztanleen beharretara egokitzen den inguruak sortzea. Ikaztegietako ingurune honetan aurretik parke klasiko eta konpaktua zegoen, gaztelu egitura bat belardi batean txertaturik, alegia. Udalarekin hainbat bilera egin ondoren eta haurren iritziak kontrastatu ondoren, martxan jarri ginen. 

6-12 urtekoentzat sorturiko parkea da honakoa. Zuhaitzak kontserbatzea genuen helburu, baita ingurune hurbileko materiala naturala erabiltzea ere; akazia egurra, legarra, inoxidablezko tobogana, etab. Bertako erliebea eraldatuz eta elementu horiek espazio eta topografian txertatuz, erronka ezberdinak sortu genituen haurrentzat. Elementuen artean, taldean ibiltzeko zabua, enborrezko egitura handi bat, salto-saltoan ibiltzeko eremua azpimarratzen dugu. Jolas guzti hauek, kanpo eremu  natural batean integratzen da, armonian eta sintonian.

Itzuli