Ispasterreko Kurtziaga auzoko jolas eremua
Jolas eremu naturalak
Leku idiliko batean dagoen naturgunea da honakoa. Ispasterko auzo honetan, jolas eremu naturala eraiki dugu, non auzoko haurrek zein bisitariek lekuaz gozatu eta bost zentzumenak garatu ahal izango dituzten. Oreka jolasek, etxola handi batek, rokodromo txiki batek eta txirrista batek osatzen dute haurrentzako parke txiki baina eder hau. Erabilitako materialari dagokionez, bertako materialaren eta elementu naturalen aldeko apustua egiten dugu, ingurunea ahalik eta gutxien eraldatuz.
Leku idiliko batean dagoen naturgunea