Itsasondoko jolas eremu naturala

Jolas eremu naturalak

Itsasondoko erdigunean aurkitzen den kanpo espazioa aurkezten dizuegu. Betidanik izan da herriko parke nagusia. Pasa den urtean, udalak bertako haurrekin parte hartze prozesu bat egin zuen. Galdeketa horri esker, irizpide tekniko batzuk eman zizkigun udalak eta, horrela, gure analisiari ekin genion. Haurrek egin zituzten ekarpenak, guk ikusten genituen beharrekin bat egiten zuten ia %100ean.

Espazioa bi mailetan sakabanatzen da, eta jolas eremua beheko aldean aurkitzen da.  Etxebizitzek eta taberna batek inguratzen dute jolas gunea bigarrengo pisu honetan. Bi pisu hauek batzeko egurrezko harmailak eraiki ditugu. Bestalde, paretez beteriko eremua denez, galdeketan haurrek eskalatzearen beharra helarazi ziguten. Behar hau asetzeko bulder edo rokodromoa sortu dugu. 

Material naturalak presentzia handia dute eremuan; hondarra, ura, landaketa ezberdinak… Ezkutatzeko jolasak ere nahi zituzten haurrek eta, horregatik, etxolak eta ezkutalekuak sortu ditugu eremuan sakabanatuta. 

Laburbilduz, jolas parke naturala bi eremutan zatitzen dela esan genezake: eremu dinamikoago bat (txirrista, rokodromoa eta graderioarekin…) eta ibaira begira dagoena eta ezkutatzeko balio duena (etxola gunea eta ur jolasak). 

Proiektu honen helburua talde jolasa sustatzea izan da eta jolas eremu honetan haurrek nola sozializatzen duten ikustea paregabea izan da.

Itzuli