Itsasondoko parkea, bigarren fasea
Urte ezberdinetan zehar egin den parkea da Itsasondokoa. Azkeneko fase honetan, garrantzi handia eman diogu osotasuna emango diot ikuspegi bati. Lehenengo fase batean, espazioa bitan zatitzen zuen desnibela grada batzuen bidez bateratu genuen eta aprobetxatuz, desnibel horretan, eskalada eremu txiki bat garatu genuen. Etxolak, txirrista handia eta hondargunea ere bazuen.
Bigarrengo fase honetan, berriz, polea egitura batzuk erantsi dizkiogu hondargune honi. Erreka antzeko jolas bat sortu zen eta, bertan, mahai bat ipini dugu orain. Fase berri hau 6 urtetik gorakoentzat zuzendua dago: zabu handia, salto-saltoak, parkour eta oreka-jolas ezberdinak, bankuak, tontorrak eta belargunea zeharkatzen duen malguki egitura konplexu bat eraiki dugu.
Aurrekaldean aurkitzen den espazio estua egurrezko mikado egitura batean bukatzen da eta, honek, goiko eremura eramaten laguntzen gaitu. Talde txikian egoteko grada batzuk sortu dira eta malda azpian apaltegi bat sortu da, zapatak eta bestelakoak uzteko.