Jolas eremu naturala Bergaran
Jolas eremu naturalak
Bergarako Mariaren Lagundia Ikastolan sortu dugun parke naturala da honakoa. Aurrera eraman ditugun proiektuen antzera, piramidea da inguruneko protagonista. Bestalde, harria eta zura erabili dira eremuan. Material hauekin eserlekuak eta bideak sortu ditugu. Enbor jokoek ere garrantzia handia dute, batetik bestera salto egiteko aukera dute haurrek, baita ezkutalekua bilatzeko ere.