Legazpiko Domingo Agirre Ikastetxea

Jolas eremu naturalak

Bertako guraso eta irakasle taldearekin elkarlanean, kanpoko espazioa eraldatzeko planteamendua landu genuen urtebetean zehar.  Bertan, bi-hiru eremu desberdin identifikatu ziren. Bata, zuhaitz baten azpian eta sare itxituraz inguratutako txoko batean, ohiko jolas eremua izatetik, espazio zabal eta anfiteatro itxurako zerbait sortzeko planteamendua egin zen. Albo batean, txirrista handi bat du eta baita irisgarritasun arauak betetzen dituen tarimazko pasabide bat ere. Honek, landarez hornitutako pasabide sekretu batzuk dauzka. 

Beste aldean, bere pasabide sekretuak dituen etxetxo bat dago. Honetan, belar artifizialeko zoru biguina dago. Honetaz gain, txirrista baten bidez eskailera mailak gainditzeko aukera dago eta beheko eremuan zegoen berde apurra zabaldu ahal izateko, eskolako beheko sarbidean lur eremua zabaldu, lurra gehitu eta bertan harri kozkor eta muino batzuen bidez, eremu naturalean aurkitu ditzaketen jolas aukerak eskaintzen saiatu gara. 

Itzuli