Lezoko haurreskola

Jolas eremu naturalak

Eremu urbanoan eraiki den espazio hau lezoko haurreskolaren erabilerarako sortu dugun eremua da. Aurretik zeuden gereziondo batzuem magalean sortu da, bertako berdegunean integratuz eta haurreskolaren eskaizunak betetzeko asmoarekin.  Bertan, esploraziorako euskarriak jarri dira: tipiak, eskuekin manipulatzeko material ezberdinak, altzariak, etb. Aldi berean, beraien mugimendua garatzen den heinean, lekura iristeko modu ezberdinak dituzte.

Ondoan beste eremu bat dago, erliebe batzukin eta labirinto batekin. Sarreran hezitzaileak esertzeko, askarietarako edo ipuinak kontatzeko espazio bat dago. Lorategia ere landaberritu dugu goxotasun gehiago eskeintzeko eta espazioa edertzeko asmoz. 

Itzuli