Lezoko Herri eskolako jolas eremua

Jolas eremu naturalak

Ikastolarekin elkarlanean sortu dugun basoa aurkezten dizuegu! Natura elementuz inguratuta, material jasangarriekin, eta bost zentzuak garatzeko hainbat jolasekin, mugarik gabe jolas dezaten! Eskolak aurretik zeukan zuhaizpe batean sortutako interbentzioa da, LH eta HH-ko haurrei zuzendutakoa. Zentroaren nahia, eremu horri zukua ateratzea zen, bertara arte zegoen zementuzko patio gogorra natura eremu batekin zabalduz.

Egurrezko etxolak, kuboak, oreka jolasak eta kulunkak daude, belar artifizialez osaturiko eremu zabal batez inguratuta. Gune esperimental bat ere badago, polea sistemarekin egindako kubo eta balantza batekin. Honez gain, obra hasi baino lehen aurkitzen zen zuhaitza errespetatuz, dorre antzeko bat sortu dugu honen inguruan eta eskailera batzuetatik igo daitezke txikiek bertara. Dorretik jaisteko, txirrista zabal bat ipini dugu. Atzeko aldean, kareharri pieza handi batzuk jarri ditugu, antzoki baten antzera borobil bat sortuz. Harmaila, tarima eta kuboak ere badaude, haurrek taldean egoteko eta antzerkiak egiteko balio duena.

Espazio hau sortu denetik bertako zuzendaritza eta hezitzaileak, oso pozik daude, aurretik egiten zituzten dinamikak  guztiz eraldatu dituztelako espazio honi esker. Umeek espazioa askoz ere modu zabalago batean betetzen dute eta eskaintza pedagokikoa zabaldu ahal izan dute irakasleek (gradak, tarimak eta kareharrekin sortutako anfiteatroa dela eta). 

Bigarrengo fasea udan eramango dugu aurrera, Lezoko ikasleek ahalik eta azkarren jolasten eta natura elementuekin esperimentatzen jarrai dezaten.   

Itzuli