Mariaren Lagundia ikastola Bergaran

Jolas eremu naturalak

Mariaren Lagundian egindako lana guk haur-eskolari egindako planteamendu batetik dator. Eraikinaren erdialdean patio handi bat dago non 0-2 urteko haurrek jolastu eta aire librean aritzeko aukera daukaten. Bertan, irudimen handiko jolas eta espazio desberdinak sortu dira. Batetik, leku laiotzenean kubo itxurako espazioak sortu dira, euria egiten badu ere, psikomotrizitatea landu eta jolas sinbolikoez gozatu eta ikas dezaten. Hau guztia, 100m2 inguruko polikarbonatozko aterpe baten azpian. Beste alde batetik, landaketa eremuak ere sortu dira zegoen harriaren gogortasuna humanizatzeko. Aldi berean, akazia egurrez egindako ur-jolas mahai bat ere egin dugu. Bertan dagoen tapoia kendu ezkero, haurrek uraren norabidearekin jolasteko aukera izango dute. Hondar eremua ere sortu dugu honetan. Leku argitsu eta eguzkitsuenean kokaturik, haurrek beraien kuboekin jolasteko aukera izango dute. Eremu honetan, etxe txikiz osatutako espazio batekin ere egiten dugu topo, birziklatutako gurpilekin egindako mahai mugikor batzuekin osatuta.

Itzuli