Mungiako Armiarma Parkea
Torrebillela parkean eraikitako abentura anitzeko eremua herriko erdigunean kokatzen den oasia da. Identitate berezi bat emateko, armiarmaren kontzeptutik abiatuz, espazioaren antolaketa garatu dugu. Hiru eremu ezberdinetan daude sakabanatuta adin tarteen arabera. Jolasteko erronka anitz daude!
Parkean jolas aukera ezberdinak daude, esperimentazio bidez garapen pertsonala ahalbidetzeko. Zentzu honetan, 0-6 armiarmaren arrantzak izeneko espazioa aurkitzen da: tobogana, oreka erronkak, sinbolikoetan ibiltzeko etxe-txokoa eta erliebe jostagarri bat ditu eremuak.
Beste eremuan 6-12 urtekoentzako espazioa dugu, mugimendura bideratuta dagoena gehienbat. Batetik, eskalatzeko armiarma erraldoi bat dago txirrista batekin. Parean, taldean ibiltzeko armiarma sare batzuk daude baita oreka jolasak ere. Azkenik, modan dagoen tirolina egitura ere badago.
Egitura goxo eta jostagarria sortu dugula esan genezake, udalaren ideietatik abiatuta.