Munitibarko jolas parkea eremu urbanoan
Munitibarko herriko plazan zegoen jolas eremuaren birgaitzean parte hartu dugu. Adin tarte zabal batentzat sortu ditugu parkearen elementuak eta eremu urbanoarekin bat egiten duen kanpo espazio natural bat sortu dugu.
Sustatzailea udaletxea izanik, arkitektura bulego batekin landu da proiektua, herritaren iritziak eta beharrak lehendik jaso dituztenak. Hortik abiatuta, karrusel pieza eta adin tarte ezberdinentzat zabuak ipini dira. Bertan ere, tipiak, oreka jolasak eta pinu azal eremuak eraiki dira. Eremuak dituen bi mailak txirrista batek batzen ditu.
Proiektu honen xarma nagusia, eremu urbano batean material naturala integratzeko era izan da. Gainera, jolas eremu bakar batean 0-6 eta 6-12 adin-tarteko haurrentzako espazioa sortu da, herriko beharrei erantzuna emanez.
Gure aldetik, Kimubat Paisaiaren ildo estetikoa markatzen saiatu gara, hiri-eremuan elementu natural ezberdinak konbinatuz: akazia-egurra bere itxura naturalean, soka beltzak, altzairu herdoilgaitzeko hodiak eta belar artifiziala, besteak beste. Hauek, tokiko sinbolo dira; belardiari, egur kulturari, burdinaren industriari eta itsasoko kulturari erreferentzia egiten diote elementuak, alegia.