Okorrokoko jolasgunea Ordizian
Okorroko espazio jostagarriak izaera propioa du. Ordiziko herrigunetik aldenduta dagoen Altamira auzoan kokatuta dago, eta bertan parke goxo eta erakargarria eraiki dugu. Udalak argi zuen 12 urte inguruko gazteentzako jolas eremua sortu nahi zuela eta, horretarako, adin tarte horretan pentsatuz sortutako elementuak erabili ziren.
Parkearen erliebea eraldatu genuen eta material naturalak txertatu. Gainera, tokiko hornitzaileekin lan egin dugu txirrista eta tobogana sortzeko. Parkeak begetazio anitza zuen eta erronka handia izan zen eremu gogor horretan kanpo espazio jostagarria sortzea. Hala ere, erronka polita izan da gure lantaldearentzat.
Laburbilduz, gazteek taldean egoteko euskarriak sortu ditugu, adin horretarako erakargarriak diren elementuak ipiniz: sare egiturak, sokak, txirristak, toboganak…






Okorroko espazio jostagarriak izaera propioa du. Ordiziko herrigunetik aldenduta dagoen Altamira auzoan kokatuta dago, bertan parke goxo eta erakargarria eraiki dugu.