Ondarruko Zubi Zahar Herri Ikastola
Jolas eremu naturalak
Ikastola honetan berreraiki dugun parkea da honakoa. Bi zonaldetan zatituta dago eremua.
Alde batetik, futbol zelaiaren ondoko jolas eremua eraiki dugu, eta bertan txirrista, belar artifiziala, egurrezko eserlekuak eta oreka jolasak kokatu ditugu. Bitxikeri moduan, herriaren omenez, bi arraun gorri jarri ditugu jardineretan.
Bestetik, hesi baten atzealdean bigarrengo eremu bat sortu dugu jolasean aritzeko enborrez inguratuta dagoen txalupa batekin, berriz ere kostaldeari erreferentzia eginez. Horien alboan, oreka jolas gehiago eta zenbait etxola daude, hondarrezko zoru gainean.
Haurrek irudimena garatu eta mugarik gabe jolasteko gunea da, dudarik gabe.