Orioko Zaragueta ikastetxeko kanpo espazioa

Jolas eremu naturalak

Orioko Zaragueta ikastetxean zegoen erronka espazioa ahalik eta naturalen eta elementu begetal gehienez osatutako umeentzako txokoak eta espazioak sortzea zen. Hori dela eta, muinoiz osatutako espazioa sortu genuen. Tontor horien artean, hodi desberdinak aurkitzen ditugu umeak gora eta behera jolasean aritzeko. 


Honek guztiak, espazioa erabat horizontala izatetik, muinoz betetako espazio dinamiko bat sortuko du. Gainera, oreka lantzeko zotz jokoa eta plastikoz egindako piknik mahaia ere aurki ditzakegu bertan. Espazioa, haur hezkuntzako haurrei bideratuta egon arren, jolas libreko aukera anitzen ondorioz, adin-tarte handi bati zabaltzen zaio bertan jolasteko aukera.

Itzuli