Txirristak eta landaketak Antzuolan
Antzuolan esku-hartze xumea egin dugu udalarekin elkarlanean. Aurretik zegoen maldari zentzua eman diogu, izan ere, haurrek gora eta behera ibiltzean landareak txikitzen zituzten. Beraz, gora eta behera ibiltzeko aukera berriak eman dizkiegu, txirrista bat eta tobogan itxi bat eraikiz. JOLAS parkeen eraikuntza-enpresa mitikoarekin elkarlanean egin dugun proiektua da honakoa.
Eremua berdeguneratzeko lana egin nahi izan da, ingurumen aldetik ahalik eta jasangarriena izateko, Horrela, bertan ibilitako eremu batzuk material birziklatuarekin eginak daude eta, bestetik, landaketa emankor bat burutu da. 6-12 urteko haurrentzat pentsatua dagoen eremua da, aurretik zeuden jolasak adin horretakoek jolas dezaten sustatzen dutelako. Gure ekarpena, psikomotrizidadea lantzeko gunea bezala indartzea.