Zarauzko Orokieta Herri Eskola
Anbizio handiko proiektua aurkezten dizuegu: Zarauzko Orokieta Herri Eskolaren patioa diseinatu eta jolasteko hainbat gune sortu ditugu, ikasleek beren sormena mugarik gabe gara dezaten.
Egindako lanen artean, jolastokiko gune asfaltatuak birmoldatu ditugu, hau da, espazio horiek naturalizatu eta berdegune gehiago landatu ditugu.
Eraikineko irteeraren eskuinaldean, egurrezko aterpe altu bat eraiki dugu. Gunea egun euritsuetarako ezin hobea izan daiteke. Gainera, altuera desberdinak ditu, haurrek antzerkian aritu edo alde batetik bestera saltoka ibil daitezen. Horman, ispilu bat ipini dugu eta primeran pasatzen dute txikiek jolasean.
Beste gune batean, mahaiak, oreka jolasak, hondarrezko zorua eta landaketa ezberdinak dituzten lorategiak daude. Hesiaren atzealdean, beerdegune bat sortu dugu non baldosa biribilak eta oreka-jolasak ezarri ditugun.
Barrura itzuliz, muino txikiak dituen gune bat eraiki dugu, haurrak igo eta jaitsi ahal izateko. Mendixka horien inguruan hondarrez betetako bi eremu aurki ditzakegu.
Azkenik, txirrista eta oreka-jolasak dituen gunea dugu, jardinera handiez inguratua. Pare-parean, egurrezko dozena bat eserleku daude.
Egindako lanen artean, jolastokiko gune asfaltatuak birmoldatu dira, hauek naturalizatuz eta berdegune gehiago landatuz.