Zizurkileko Pedro Mari Otañoko HHko ikasleentzako patioa
Jolas eremu naturalak
Pedro Mari Otaño Eskola (Zizurkil)
Proiektuak Haur Hezkuntzako patio bat proposatzen du mugimendua, natura eta sormena modu seguruan uztartzen dituena. Formak biribilduak eta erliebe txikiak dituen paisaia planteatu da, haurrak aske jolasteko, gora eta behera korrika egiteko, ezkutatzeko eta esploratzeko aukera emanez. Landareekin hornitutako lorontziak gehitzen dira, ingurua naturaltasunez aberastuz eta ingurumen-hezkuntza sustatuz.
Diseinuak oreka-jokoak eta mugimendu ibilbideak biltzen ditu, baita joko sinbolikorako txoko bereziak ere, non haurrek istorioak asmatu, rolak antzeztu eta sormena garatu ahal izango duten. Espazio osoa zoruko material bigun batez osatzen da, eguneroko erabilerarako segurtasuna eta erosotasuna bermatuz.
