Zuhaizti HH eta LH, Donostiako Ategorrieta-Ulia auzoan

Jolas eremu naturalak


Espazio zabal honetan, esku-hartze ezberdinak egin ditugu, eremua berdetzeko asmoarekin. Alde batetik, ezkerraldean itzal eremu bat jarri dugu lonak erabiliz, pare bat jardinera jarri ditugu, barazkiak landatu ahal izateko. Eremu estuago batean, egurrezko ‘baso’ bat sortu dugu, hauek bertikalean ipinita. Iturria eta etxola ere badago atearen aldapa bukaeran. Patioaren azkeneko zatian, graderio estu bat eta hondar eremua aurkitzen dira. Bertan, gaztelu formako estruktura bat instalatu dugu. Azkenik, mendixka bat sortu dugu. Muino hau lurrazpitik zeharkatzeko aukera ere badute ikasleek eraiki dugun tunel bati esker. 
 

Itzuli