Zumaiako ikastetxearen jolas eremu naturala
Jolas eremu naturalak
Zumaiako ikastetxerako eremuak arazo bat zuen: hormigoizko zorua txikitzen ari zen bertako zuhaitzen hazkuntza zela eta. Beraz, hormigoia kendu, berdegunea berreskuratu eta zuhaitzak libre utzi genituen. Horrela, zuhaitzen hazteko baldintzak hobetu genituen.
Zoru malgua duten bi ibilbide sortu genituen eta alertzez eta akaziez osaturiko jolas eremua diseinatu genuen, bertan tipiak eta mendi tontortxoak sortuz. Gainera, lurra aldatzean agertu ziren harriak berrerabili genituen diseinuan. Orain, umeak gora-behera ibiltzen dira zuaizpean eta zoru malguan.