Zumaiko Herri Eskolako jolasgunea
Jolas eremu naturalak
Zumaiako Herri Eskolan eraikitako jolas eremuan espazio ezberdinak osatu ditugu. Alde batetik, egurrezko zenbait tarima sortu dira, haurrek gora eta behera ibili daitezen. Tarimak batzen dituzten zenbait oreka joko daude, baita egur txirbilezko lurzorua.
Bigarrengo espazioan egurrezko bi tipi eta bi etxola aurkitzen dira. Jolasgune honen berezitasun nagusiena rokodromoa da. Eskalada egiteko inguruan, maila ezberdinetan jarrita dauden kuboak instalatu ditugu.
Jolas eremu natural honetan, ikasleek, primeran pasatzearekin batera, jarduera fisikoa lantzen dute.







