Zumarragako Antigua Ermitaren jolas eremua
Jolas eremu naturalak
Benetako erronka bat izan da jolas eremu hau sortzea. Alde batetik, aurretik zeuden jolasak berreraiki eta konpondu behar izan ditugu. Bestalde, oso eremu malkartsuan kokatua zegoenez, zaila izan da segurtasun irizpideak jarraiki espazio erabilgarri bat sortzea. Mugarrituriko lau pagoen artean eta segurtasun irizpide horiek errespetatuz, hiru terrazetan antolatu behar izan dugu eremua.
Lehenengo terrazan, mugimendu dinamikak dituzten oreka jolasak daude; bigarrengoan, jolas sinbolikoagoak eraiki ditugu, haurrek sormena garatu dezaten. Azkenekoan, txirrista bat ipini dugu. Era honetan, interes puntu ezberdinak sortzen dira.








