Martuteneko Arantzazuko Ama Ikastola

Jolas eremu naturalak

Martuteneko Arantzazuko Ama ikastolan egin dugun esku-hartzearen emaitza ikusi daiteke jada, azkeneko landaketak besterik ez dira falta. Aurretik zegoen patio gogorra berritzea eta berdetzea izan da gure helburua. Lupo jolas eremuen enpresa eta Donostiako Udaleko lorategi eta parkeetako sailarekin elkarlanean sortu dugun jolas eremua da honakoa.

Espazio anitzeko eta berdeturiko eremu jostagarrien adibide argia da. Alde batetik, oreka jolasak jarri dira, baita txirrista eta egurrez eginiko plataforma bat ere. Gainera, landaketa anitzak egin dira eremua naturalizatzeko.
 

Itzuli