Ordiziako Barrena parkea
Ordiziako udalak herrian zegoen eremu urbano ezberdinak txikientzako ikuspegi kritiko batetik aztertu zituen eta, herriko txikien parte-hartze horren ondorioz, 0-6 urteko eremu hau sortu genuen. Egitura herriko erdigunean aurkitzen da, eremu historikoan. Helburua, jolas eremu estali bat sortzea izan zen. Urbanizazio lana eta estalpe egitura Taper arkitekturak diseinatu ditu.
Beraiek prestatutako estetikarekin koherentzia bat mantenduz guk jolas eremu bat planteatu genuen. Jolas eremuak Goierri inguruan dauden mendikateei egiten die erreferentzia. Gaztelu eta txindoki arteko mendi gorabeherak sinbolizatu nahi izan dira umeentzako eskala batean antolatuta, alegia. Horregatik, eremua zeharkatzen duen erliebe bat eraiki dugu.
Erliebe honek espazioa bi zatitan banatzen du. Alde batean, eremu dinamikoago bat aurkitzen da mugimenduzko jolasekin: zabuak, salto-saltoak, karrusel baten antzera bueltak dabilen ‘ziba’... Erliebeak bera oreka jolas moduan planteatzen da. Horrela, ‘mendi gailurrera’ iristean bi tobogan klase daude, bata metro bateko altuera duena eta bestea metro erdikoa (adin tarte bakoitzari zuzendua eta motrizidade garapenaren arabera erabili ahal izateko).
Erliebearen beste aldean, berriz, eremu sinbolikoagoa dago. Artzai txabola bat egituratu da, malguki batzuekin egokituta.