Aiako Iturraran parke botanikoa
Parke eta lorategiak
Aranzadi Zientzia Elkarteak eta Iturrarango parkeko aditu zein teknikoek proiektu berezi hau gauzatzea eskatu ziguten: galtzeko zorian dauden euskal landareak kontserbatzeko gunea sortzea. Ondorioz, parkeko zonalde ezberdinetan landare horiek batu ditugu. Alde batetik, arrokaia gune handi bat dago. Bestetik, arroka bat aprobetxatuz, urez xuxurlaturiko pareta bat sortu genuen baita zohikaztegi bat ere. Behealdean, landare urtarrak gordetzeko eremua eraiki genuen. Ingurune honi esker, baldintza ezberdinetan aurkitu daitezkeen euskal landare berezienak bildu dira, erakustoki dotore bat sortzearekin batera.