Barriere-Sendiaren lorategi pribatua

Parke eta lorategiak

Pariseko bikote batek Bidarten hartutako etxe baten lorategia da. Bezeroek argi zuten beren eskultura batzuk lorategian integratu nahi zituztela, kolore txuriak eta urdinak atsegin zituztela, eta beraien egongela nagusiko kristalezko lehioetatik urarekin erlazionatutako puntu erakargarri bat ikusi nahi zutela. 

Bezeroek zituzten beharrak asetzeko belardi eremu zabal batean ispilu funtzioa egiten duen urmael eder bat instalatu genuen. Halaber, eskulturak harmonikoki bat egiten dute eremu naturalarekin. Sarrerako loreek bizitasun handia ematen diote etxeari. Beste aldean deskantsatzeko zonalde pribatu bat du,  tarima batez hornituta. 

Itzuli