Campezo enpresaren lorategia

Parke eta lorategiak

Proiektu hau Donostiako Campezo enpresako bulegoen artean dauden bi patioetan kokatzen da. Ikusteko lorategia izateaz gain, langileek beraien atsedenaldiez gozatzeko gunea da. Horregatik guztiagatik, aldagarria eta urte osoan zehar erakargarria izango zen lorategia egin nahi izan genuen, eta atsedengune eta eserlekuak ezarri genituen. Hormigoia, egurra eta japoniar astigarrak dira gune hau osatzen duten funtsezko elementuak, landaredi iraunkorrarekin batera.

Itzuli