Diseinu eta mantenu lanak Donostiako terraza minimalistan

Parke eta lorategiak

Terraza eta lorategi pribatu bat oasi minimalista, dotore eta funtzional bihurtu dugu.

Espazio argitsu eta diafano honetan, elementu bakoitza arreta handiz diseinatu eta kokatu dugu, etxebizitzaren arkitekturarekin bat egin dezan. Kortenezko eta egurrezko lorontziak estrategikoki jarrita daude, armonia, ordena eta estetika minimalista eskainiz.

Lorategiaren beste muturrean, hiru baratze urbano sortu ditugu; funtzionalak eta dotoreak. Bertan, garaiko barazkiak erein dira, pizarra harri irregularrezko zoru batek inguraturik, espazioari testura, izaera eta ukitu natural bat gehituz.

Horrez gain, lursailaren desnibela aprobetxatu dugu, eskailera nagusiaren alboan lorontzi mailakatuak sortuz. Horrela, bide atsegina egin dugu, ongietorria ematen duena eta, aldi berean, sarrera edertzen duena.

Naturarekin kontaktuan egoteko, goza­tzeko eta espazio bakoitzari balio estetiko eta funtzionala emateko pentsatutako proiektua da hau.

Gainera, auzo-komunitate honen mantentze-lanak ere egiten ditugu, besteak beste, igerilekua dagoen guneko landaketak urte osoan zaindu eta egoera ezin hobean mantentzen ditugu.

Itzuli