Donostiako Kantxa jatetxerako lorategia
Kantxa jatetxeari bere irudia berritzen eta terrazaren ingurua freskatzen lagundu diogu. Donostiako Bera Bera auzoan kokatua dagoen establezimendua bere lorategia berregiteko eskatu digu. Espazioari ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatu gara, hainbat landaketa, harri bolkaniko, corten-ezko itxitura eta egurrezko tarima dituen eremu bat eraikiz.
Elementu horiek guztiek, leku moderno eta minimalistan bihurtu dute jatetxea. Gainera, ilunabarrean, lorategiaren inguruko lanpara txikiek chillout giroa sortzen dute. Trago batzuk edateko edo afaltzeko espazio ezin hobea da. Gainera, aldapan dagoen soropil eremu handi bat dago tarimaren behealdean. Eremu guztia cortenezko eta kristalezko itxitura batez inguratuta dago. Laburbilduz, lagunekin eta senideekin deskonektatzeko paradisu txiki bat sortu dugu.