Donostiako lorategi pribatua

Parke eta lorategiak

Lorategi dotore hau Donostia kanpoaldeko auzo batean kokatzen da. Zabaltasuna mantentzeko asmoarekin, espazioaren izkinetan landaketak egin ditugu, jardinera baxuak eta soropil berde zabala landatuz. Etxebizitzara sartzeko, harri txingorra eta egurra duten eskailerak eraiki ditugu. Sarrerako jardineretan, aldiz, pinu-azala eta zuhaixka barietate ezberdinak aukeratu ditugu, erraz zaintzen baitira eta asko edertzen baitute ingurua. Jardinerak 'corten' altzairuaz eginak daude, espaziori dotorezia eta modernitatea ematen dion materiala da eta.

Lorategi honen protagonista igerileku zabal eta luze bat da. Horrela, elementu guztiek urte osoan zehar gozatzeko paradisua sortzen dute.

Itzuli