Gabrielen lorategia
Donostiako lorategi perimetral honetan zeuden hesi zaharrak berritu behar izan genituen eta zaharkituak zeuden txokoei itxura berri bat eman genien. Lehenik, bezeroak belar artifiziala eskatu zigun, horrela, mantenuarekin denbora ez galtzeko eta, bertan, euri-ura drainatzeko sistema bat garatu genuen. Sarreran, hesiak instalatu genituen lore koloretsuez inguratuta. Honen alboan, sukaldetik gertu, egonleku lasai bat dago, barbakoak prestatzeko, adibidez. Sarreran, kortenezko lorontziak diseinatu genituen eremuaren inguruan. Horrela, hasieran zeuden hutsune guztiak estaltzea lortu dugu. Etxearen atzealdean kortenezko putzu bat ere badago. Gunearen landaredia kontu handiz aukeratuta dago eta oso barietate bereziak erabili dira. Landaketan, harri bolkanikoa ipini dugu inguruko kolorearekin kontraste gehiago egoteko.