Gorlizeko terraza

Parke eta lorategiak

Gorlizeko Garar eraikuntza-enpresarentzako gune natural hau sortu dugu bigarren solairu bateko  terrazan. Herriaren erdigunean kokatuta dagoen etxe baten terrazarako diseinua da.


Azalerak 35 metro karratu ditu hainbat espaziotan sailkatuta; chillout gunea pergola eta lorategirako altzariekin, corten-ezko urmael bat arrainekin eta landaketa ezberdinez osatutako barbakoa gunea. Gainera, zorua belar artifizialez estali dugu. Hasiera batean, beheko pixu baten lorategi zabal bat dela dirudi, baina bigarren solairu batean aurkitzen den paradisu txikia da. 


Bezeroaren beharrei egokituz, ingurua ahalik eta gehien aprobetxatu dugu, eta emaitza ikusgarria izan da. Ziur gaude apartamentura sartzen diren senide eta lagunek asko gozatuko dutela atseden gune honetan.
 

Itzuli