Javierren eta Nadiaren lorategia

Parke eta lorategiak

Elgetan aurkitzen den lorategi honek hainbat berezitasun ditu. Leku paregabea sortu dugu bezeroaren beharretara egokitzen diren bi eremuetan sakabanatuz.

Lorategiaren alde batean landaketa ezberdinak egin ditugu harri bolkanikoarekin. Bi eremuak lotzen dituen bidetxo bat sortu dugu baldosa handi batzuekin. Bigarren eremura iristen garenean, egurra bihurtzen da protagonista.

Alde batetik, egurrezko plataforma bat eraiki dugu, bi mailako eskailera batekin aterpearekin elkartuz. Aterpea egurrez egina dago eta inguruan beste zenbait landaketa daude. Espazioa heskaiez inguratuta dago, alde batean izan ezik. Horren ordez, kristalezko begiratoki bat sortu dugu, mendira zuzenean begira. 


Javier eta Nadia diseinu zaleak dira eta Kimubat Paisaiarekin elkarleanean aritu dira momentu oro ideiak elkarbanatzen. Ondorioz, bikotearentzako pertsonalizatuta dagoen paradisua sortu dugu. 

Itzuli

Javier eta Nadia diseinu zaleak dira eta Kimubat Paisaiarekin elkarleanean aritu dira momentu oro ideiak elkarbanatzen. Ondorioz, bikotearentzako pertsonalizatuta dagoen paradisua sortu dugu.