Juanjoren lorategia
Parke eta lorategiak
Donostian aurkitzen den lorategi pribatu honek hainbat berezitasun ditu. Esanguratsuena, etxearen atzealdean aurkitzen den frontoia da. Itxuraz oso itsusia zegoen, horma arrailez josita baitzegoen. Beraz, ingurua edertu genuen mahaitxo bat eta zenbait aulkirekin, lorontziekin, egurrezko tarimarekin eta harri txingorrekin. Bestalde, putzu bat eraiki dugu. Laburbilduz, giro ezberdinak sortu ditugu txoko bakoitzean, bakoitzak tratamendu berezi batekin.