Lorategi ederra Jaizkibelen magalean
Proiektu honetan dagoeneko bazegoen igerilekua hartu dugu abiapuntutzat, eta haren inguruan bizitzeko eta partekatzeko ingurune berdea diseinatu dugu. Sarreran, landareez inguratutako bide batek ongietorria ematen du, eta aldapa-eremua ere landu dugu, iratzeaz eta beste landaketa batzuez estaliz, malda leuntzeko eta eremua naturalizatzeko.
Lorategi osoan egindako landaketek kolorea, mugimendua eta intimitatea ematen dute eta txoko bakoitzak bere izaera propioa du. Lorategiak zelaigune zabal bat dauka, baloiarekin jolasteko, eguzkia hartzeko edo, besterik gabe, deskantsatu ahal izateko sortu dugu.
Senide zein lagunartean gozatzeko pentsatutako dagoen lorategia da, familia kanpoaldean etxe barruan bezain eroso sentiarazten duen eremu natural ederra.
