Olapoto basoa, Oñatiko natur eskola
Parke eta lorategiak
Oñatiko natur eskolaren inguruan zegoen eremua txukundu eta hobetu dugu Lur Paisajisten gidaritzapean. Helburua ahalik eta irtenbentzio txikiena egitea zen, ingurua asko eraldatu gabe. Horrela, bidearen egitura txukuntzeari ekin genion. Harri txintxarra erabilita, gune lehor bat sortu genuen, ibiltzea errezten duena. Ur putzuaren kasuan, aldiz, gune hezea sortu genuen. Hasieran, euri asko egiten zuenean urak gainezka egiten zuen eta baldintza ezkor horri etekin ekologikoa atera nahi izan genion: urmaelaren inguruan ur-landare ezarri ditugu. Bertan bizitoki berria izango dute Oñatin hain ezagunak diren txantxikuek.