Oñatiko Errekalde Herri Eskola
Parke eta lorategiak
Lur Paisajistekin elkarlanean sortu dugun espazioa. Zirkuluak dira diseinuaren oinarri. Zirkulua forma geometriko ez jerarkizatua da eta, ildo horretatik, joko asko ematen duten tamaina ezberdineko borobilak sortu ditugu. Belarrez eginak daude eta asfaltoaren hoztasuna hausten dute.
Bestalde, espazioak arazo larri bat zuen. Izan ere, menditik ur asko zetorren euria egiten zuenean. Horregatik, urmael bat sortu dugu menditik jaitsitako ur hori bideratzeko asmoz, eta arazoari etekin ekologikoa ateratzea lortu dugu. Aldi berean, bizitza ekarri dugu patiora, txantxikuentzako bizitoki berria sortu baitugu, baite ur-landareak ezarri ere.