Oiartzungo Haurtzaro Ikastola

Jolas eremu naturalak

Ikastola honetan sortu den jolas eremuan parte-hartze luze bat egon da: guraso talde batek lideratu zuen hasiera batean, komunidade barruan haurren eta gurasoen behar eta aukerak analizatu zituzten eta horrekin martxan jarri ginen. Espazio hau herriko parke bat gehiago bihurtu da baino patioaren barruan mantentzen da. LEUN ARKITEKTURAkoek ideia paperera pasa zuten eta Kimubat taldekoek edukiaren antolaketan eta egikaritzan parte hartu genuen. Patioa oso zabala da eta HH, LH eta DBHkoentzako zuzendua dago, hau da, eduki aldetik aniztasun handia duen parkea da. 

Alde batetik, explorazio eremua dago, HHko ikasleei zuzenduta batez ere. Bertan, espazio naturala, goxoa, intimoagoa  eta taldean ibiltzeko aproposa sortu da (errekatxoakin, eserlekuekin, batzargune txiki batekin…).

Muinotako eremua aldiz, LHko ikasleei zuzenduta dago. Bertan, motrizidadea, bertikaltasuna eta horizontaltasuna lantzeko espazioa aurkitzen da. Aurretik zeuden elementu asko berrebabiliak izan dira: kanastak kolumpio bilakatu dira, oreka jolasak egiteko elementu zahar batzuk erabili dira... 

Beste elementuren artean aurkitzen dira helduenentzako ‘zotz’ jolasa, tipi pare bat, taldeko kolunpioa, bakarkarko kolunpioa, besteak beste.

Eremuaren beste aldean, txori forma duen estruktura aurkitzen da, lasai egoteko zein mugimenduan egoteko balio duena: bertan builder bat sortu da eta, ondoan, tirolina ere eraiki da (parte-hartze prozesuan identifikatu ziren beharrak dira hauek).
 

Itzuli