Trinitateko Haur Parkea, Mendaro
Trinitateko parkea, Mendaroko herriak duen arnasguneetako bat da. Jatorriz beti egon da parke bat hemen, erdiguneko eremu urbanoan. Proiektua hasi genuenean, zehazki eremura egin genuen lehengo bisitan, udaberria zen eta txori hotsak entzuten ziren nonahi. Horrela, inspirazio bezala erabili genituen txoriak kantak eta, ideia honi jarraiki, hiru txorikabi sortu genituen.
Jolas sinboliko zein oreka jolasak uztartzen dira eremuan. Lehenengoak, material ezberdinekin jolastu eta exploratzeko sortuak daude, baita elkarlana sustatzeko ere.
Bigarrengoak, aldiz, haur nagusiagoentzat pentsatuta daude, motrizidadea eta oreka lantzeko dira, alegia. Bertan, piruetak egiteko barrak edo dorre bat tunelakin eraiki ditugu (babesgune bezala ere pentsatuta dagoena).
Kulumpioak, tunela bezala, birgaitu eta berrerabili egin ditugu (eserlekuak aldatu, margotu…) baita banku edo eserlekuak, ranpa edo ranpak ere. Ekonomia zirkularra sustatzen dugu horrela. Proiektuak sortzeko erabiltzen ditugun material ohikoenak jasangarriak izaten dira. Egurra, adibidez, isurpen zeroko materiala da, hau da, birsortu egiten da eta desegitean sortzen den ondakina organikoa da. Inoxidable piezak ere erabiltzen ohi ditugu gure lanetan, iraunkortasun handiko materialak direlako. Zehazki, kasu honetan, kautxoa ere erabiltzen dugu, denbora luzez iraun dezakeelako eta, honez gain, haurrak erortzekotan babestu egiten dituztelako.
Gure helburuetako bat jolas eremua berdegunera zabaltzea izan da, lehen belarrak barrera fisiko bezala ikusten zutelako gazteek. Orain jolasgunea eta berdegunea integratuta daude.