Aratz erreka auzoko araztegi ekologikoa
Azpeitiko udaletxeak sustatuta, Landaola Saria jaso berri duen proiektua aurkezten dizuegu. Auzo txiki bateko baten 30-40 lagunen ur zikinak arazteko proiektua eraman genuen aurrera. Ordura arte, ur zikinak errekara isurtzen ziren, beste leku askotan bezala, baina proiektu honen bitartez hori saihestu eta bertako ur zikinak lekuan kudeatzen dira. Landa eremu oso markatua duen leku batean eraiki genuen araztegia, ahalik eta inpaktu txikiena eduki zezan, horrela, K1 sistema dimentsio horietara egokitu ahal izateko. Eremua bi faseetan antolatuta dago: lehena, hezegune bat da. Bertan, urak arazten dira. Bigarren eremuan, aldiz, garbiketa hori oraindik ere gehiago fintzen du eta lurrazalean filtratzen da. Eremua, moduluetan sailkatu genuen etorkizunean egunean handitu edo txikitu ahal izateko.






