Usurbileko lorategi pribatuko urmaela 

Ura

Usurbileko bezero honek urmael bat sortu nahi izan du bere lorategi handia osatzeko. Putzu honen inguruan landaketak nahi zituen eta, horrela, bi landaketa eremu egin ditugu. Alde batetik, landare gogorrak eta bolumen askokoak ipini ditugu, landaketa eremu honek, lorategi handi honetan presentzia galdu ez dezan. Erdian, aldiz, landaketa eremua sortu genuen nenufarrentzako, kolorea emateaz gain, proiektuari osotasuna emateko beharrezkoa ikusten genuelako. Ur zirkulazio sistema bat jarri dugu eta argiekin batera, kaskadatxo bat sortu dugu, soinu lasaigarria igortzeaz gain, ura oxigenatzeko ere balio baitu. Bezeroa oso pozik agertu da proiektuaren emaitzarekin, putzuak osotasun bat ematen baitio eremuari. 

Itzuli