Kimubat Taldea
Kimubat Taldea
Kimubatek hiru hamarkadako eskarmentua du paisajismoaren eta lorezaintzaren munduan. Lantalde zabala gara, diziplina anitzeko langilez eta teknikariz osatua.
Kimubat taldeak bi lan-ildo nagusi ditu. Batetik, Kimubat Paisaia arloko profesionalek orotariko paisajismo proiektuak lantzen dituzte, beti ere, jasangarritasuna bilatuz eta proposamen eder eta orijinalak aurkeztuz. Besteak beste, jolas eremu natural bereziak sortzen ari gara Euskal Herrian zehar, baita uren arazketarako sistema berritzaileak ere.
Bestetik, Kimubat Garden lorezaintza zentroa daukagu, Jardinarium etxearen eskutik sortutakoa. Bertan, lorategi, balkoi, baratze eta etxe barrurako landare, produktu eta dekorazioa elementuak ditugu salgai.
Gainera, espazio honen barruan, animalientzako produktuen gunea sortu dugu, elikadura, garbitasun, konfort eta zainketa produktuekin.
Euskararekiko konpromisoa:
Kimu Baten sorreratik etengabe aritu gara euskararen normalizazio prozesuan bidea egiten. Hizkuntzen erabilerarako irizpideak modu naturalean landu izan dira betidanik eta horren adierazle, 2017an BIKAIN ZIURTAGIRIAREN MAILA GORENA lortu genuen, URREZKO BIKAINA. Ziurtagiri honek, esparru sozioekonomikoan euskararen presentziaren, erabileraren eta hizkuntza kudeaketaren normalizazio maila egiaztatzen eta aitortzen du.
Modu naturalean egindako bide hori bermatu eta hizkuntza-normalizazioaren bidean aurrerapausoak emateko Kimu Bat-eko hizkuntza-politika dugu. Eskuliburu hau hizkuntzen erabilera zehazteko eta arautzeko neurri edo irizpide multzoa da.