“Kutsidazu bidea, Ixabel” – Hernialde a Alkiza Ibilbide literarioa
Parke eta lorategiak2025-05-19
Ibilbide honek Kutsidazu bidea, Ixabel (Joxean Sagastizabal) eleberria du oinarri, eta Hernialde eta Alkiza lotzen ditu 11 kilometroko ibilbide batean. Bertan, nobelako pasarte esanguratsuak gogora ekartzen dira, gazte donostiar baten euskararen ikasketa eta landa munduko bizipen umoretsuak ardatz hartuta.
Seinaleztapena eta informazio-paneletako edukiak sortzen parte hartu dugu, bisitariak istorioarekin lotutako guneetan gidatzeko. Literaturaren eta paisaiaren arteko uztarketa eskaintzen du ibilbide honek, esperientzia berezia bihurtuz.

