Zura, pinua, harea, ura edo landareak bezalako produktu naturalak erabiliz, natura etxeko txikienetara gerturatzen dugu: egurrezko zutoinak, txirristak, etxeak, pasabideak, gazteluak, kulunkak, tirolina, etab.

Umeak sozializatu, poztu, harritu eta emozionatzeko guneak dira jolas eremuak. Gure gizarteak haurrentzat utzi dituen espazio mugatuak birdefinitu, alienazioa aniztasunarekin koloreztatu eta mugak ezabatu nahi ditugu.