Horma bertikalek duten izaera modularrak moldatzeko eta montaketarako erraztasun handia ematen die, eta ondorioz, edozein etxebizitzatako sukaldearen behar kulinarioak asetzeko lorategi txikietatik hasi, eta eraikinetako hormetan lorategi-azalera handiak arte sortzeko aukera ematen digute. Espazioak zehaztu edota bereizteko landarezko hormak egin ditzakegu, erakusketa bat edota ekitaldi zehatzak aldi baterako dekoratzeko (ezkontzak, ospakizunak, produktu berriak merkaturatzea…), led bidezko argiztatze-sistemak onartzen baitituzte.

Izenak berak dioen moduan, landare-hormak lorategiak dira, horrek eskaintzen digun guztiarekin: elikagaiak lortzea (marrubiak, letxugak, menta…), freskotasuna, kolorea, usaina, airea araztea… hau da, gizakiaren zentzumen guztiak esnatzen dituen elementu bat da, edozein espazio betetzeko gaitasuna izatearen ezaugarriarekin.