Animalientzako garbiketa txoko berria irekiko dugu
2019-11-08
Azaroaren 15ean, 16an eta 17an animaliak garbitzeko txokoaren inaugurazioa egingo dugu! Asteburu osoan zehar, etxeko lagun iletsuentzako hainbat deskontu eta doako ikastaroak izango ditugu. Alde batetik, Kimubatera datozen bezero guztiek %10eko beherapena izango dute animalien produktu guztietan. Bestetik, doako hiru ikastaro eskainiko ditugu, bat teorikoa eta bi praktikoak, honako ordutegietan:
- Azaroak 15, ostirala, 17:30ean: Lanerako txakur mota ezberdinak (txakurren esku-hartzeetan aditua den Leire Olaizolaren eskutik)
- Azaroak 16, larunbata, 10:00etan: Heziketa eta obedientzia lanak (Asier Aranbarri eta Iñaki Mantzizidor adituen eskutik. Zatoz zure txakurrarekin!)
- Azaroak 17, igandea, 10:00etan: Heziketa eta obedientzia lanak (zatoz zure txakurrarekin!)
Honetaz gain, asteburuan etortzen diren lehen 8 txakurrek garbiketa dohainik izango dute!
Azkenik, 2020ean zehar, animalientzako ikastaro ugari antolatu ditugu, 10 euroko prezioa izango dutenak:
- Urtarrilak 11: Kirol ezberdinak gure txakurrekin
- Otsailak 8: Txakur nagusien betebehar eta eskubideak
- Martxoak 7: Txakur eta umeen arteko erlazioa
- Apirilak 4: Jarrera desegokien zuzenketa
- Maiatzak 9: Txakurren jarrera erasokorren aurrean zer jarrera eduki. Istripuak nola ekidin
- Ekainak 13-14: Heziketa eta obedientzia lanak (klase praktikoa, norberak bere txakurra ekarri)
Izena eman nahi dutenek kimubat@kimubat.eus helbidera idatzi edo 943150085 zenbakira deitu beharko dute.
Txakurrak badituzu, animatu eta parte hartu!
Itzuli

