Begoniak: edertasuna, aniztasuna eta kolorea lorategietarako

2026-04-17

Begoniak hasiberrien zein esperientziadun lorezainen artean arrakasta handia dute. Forma, kolore eta tamaina aniztasun handia dutenez, eta zaintza handirik ere behar ez dutenez, aukera ezin hobea dira lorategietarako, balkoietarako eta barruko espazioetarako. Artikulu honetan begoniei buruz jakin beharreko guztia kontatuko dizugu: bere ezaugarri nagusiak, barietaterik ezagunenak eta urte osoan zehar ikusgarri egon daitezen beharrezko dituzten zaintzak.

 

Begoniak ezagutuz

Begoniak Begoni generokoak dira, 1.500 espezie baino gehiago eta milaka hibrido dituena. Eskualde tropikal eta subtropikaletakoak dira, eta horregatik nahiago dituzte giro epel eta hezeak.

Hona hemen bere ezaugarri nagusiak:

  • Hosto apaingarriak: lauak, zimurtsuak, asimetrikoak edo marrazki deigarridunak izan daitezke, tonu berde, zilar, gorrixka edo moreetan.
  • Lore delikatuak: txikiak baina ugariak izan ohi dira; kolore zuria, arrosa, gorria, laranja edo horia izan dezakete.
  • Aniztasun handia: landare trinkoak, zintzilikariak edo zuhaixka-itxurakoak daude.
  • Erabilera anitzak: barietatearen arabera, barruan zein kanpoan hazteko aproposak dira.

Begonia barietate nagusiak

 

  1. Lore begoniak (Begonia semperflorens)
  • Lorategi eta parkeetan ohikoenak dira.
  • Loraldi ugaria eta luzea dute.
  • Lorontzi eta jardineretarako apropposak dira.
  • Eguzkia ondo jasaten dute, ez badu indar gehiegi.

 

  1. Begonia tuberosoak
  • Lore handiengatik oso estimatuak.
  • Lore ikusgarriak, arrosa edo kamelien antzekoak.
  • Ezin hobeak loreontzietarako eta zintzilik dauden saskietarako.
  • Neguan atsedenaldia behar dute (aireko zatia galtzen dute).

 

 

Begonien oinarrizko zaintza

Nahiko esker oneko landareak diren arren, badira kontuan hartu beharreko gako batzuk:

Argia

  • Nahiago dute zeharkako argi distiratsua.
  • Saihestu eguzkiak zuzenean jotzea, hostoak erre baititzake.
  • Barietate batzuk goizeko eguzki goxoa onartzen dute.

Ureztatzea

  • Sustratua heze mantendu, baina ez putzuz josita.
  • Lurraren goizko geruza lehor dagoenean ureztatu.
  • Saihestu hostoak bustitzea, onddorik ager ez dadin.

Hezetasuna

  • Giro hezeak gustuko dituzte.
  • Barrualdean, lainoztatu pixka bat (ez gehiegi).
  • Ura eta harriak dituen plater bat jar dezakezu inguruan.

Tenperatura

  • Ideala 18°C eta 24°C artean.
  • Hotza eta aire-korronteak ez dituzte ondo jasaten.

Substratua

Horrelako lurzorua behar dute:

  • Arina eta drainatze onekoa.
  • Materia organikoan aberatsa.

Ongarria

  • Udaberrian eta udan, 2-3 astetik behin.
  • Lore-landareentzako ongarri likidoa erabiltzea gomendatzen da.

Ohiko arazoak eta nola saihestu

  • Hosto horiak: gehiegizko ureztatzea
  • Orbanak edo lizuna: gehiegizko hezetasuna eta aireztapen txarra.
  • Hostoak galtzea: tenperatura-aldaketa bortitzak edo argirik eza.
  • Izurriteak: zorriak, kukurutxak edo akaroak (intsektizida suabearekin edo xaboi potasikoarekin tratatu).

Begonia ikusgarriak izateko aholkuak

  • Kendu lore ihartuak, lore berriak ateratzeko.
  • Lorontzia tarteka biratu, hazkunde uniformea lortzeko.
  • Landarea gehiegi hazten denean, lorontziz aldatu.
  • Hainbat barietate konbinatu konposizio apaingarriak sortzeko.

Begoniak apustu segurua dira landare apaingarri, moldagarri eta ikusmen-inpaktu handiko baten bila bazabiltza. Loreek edo hostoek bizia eta kolorea ematen diote edozein espaziori. Oinarrizko zainketekin eta arreta pixka batekin, denbora luzez gozatu ahal izango duzu haien edertasunaz.

Lorezaintzan hasten ari bazara, begoniak ezin hobeak dira. Eta esperientzia baldin baduzu, berriz, ziur aurkituko duzula maiteminduko zaituen barietate berriren bat.

Itzuli