SENDABELAR USAINTSUAK: Ikastaro berria maiatzak 16an
2026-05-04
Ikastaro honetan, sendabelar usaintsuez arituko gara. Euren ezaugarri medizinalak aztertuko ditugu, erabiltzeko moduak ikusiko ditugu eta baita kontserbaziorako modu desberdinak ere. Sendabelarrak noiz eta nola bildu ikusiko dugu, horretarako ilargiaren faseak, eguraldia eta urtaroari erreparatuz, eta sendabelar usaintsu batzuk erabiliz sukaldarizarako hainbat prestaketa egingo ditugu; olio eta ozpin aromatizatua, belardun gatza eta udako freskagarri goxo bat. Ondoren, egindakoa dastatuko dugu mokadutxo bat eginez.
IZENA EMAN!
697 25 02 92
garden@kimubat.eus
Ordutegia: 10:00 – 12:00
Prezioa: 20€
Animatu! Leku mugatuak!


