Soraluzeko San Andres auzoa
Jolas eremu naturalak2026-05-04
Soraluzeko San Andres auzoan kokatutako jolaserako gune natural eta berezia da honakoa. Espazio honek auzoak dagoeneko eskaintzen duen aisialdi aukerari jarraipena ematen dio, pilotalekuaren ondoan kokatuta baitago.
Proiektuaren alde batean egurrezko dorre bat dago, altueratik jaisten den hodi-formako txirrista batekin eta eskalada egiteko elementuak barne dituela. Haur txikienentzat egokitutako txirrista bat ere badago, eta ausartenentzat, armiarma sare-egitura ikusgarri bat dago eremuaren erdialdean, altuera handikoa, igotzeko eta esploratzeko aukera ematen duena.
Tamaina txikikoa izan arren, gune honek aukera handiak eskaintzen ditu: irudimena pizteko, mugimendua sustatzeko eta naturarekin harremanean jolasteko lekua da. Espazio jostagarri hau auzoko bizilagunentzako topagune berri bihurtu da.

