Leioako Claret Askartza ikastetxea

Jolas eremu naturalak

2026-05-05

Leioako Claret Askartza ikastetxean haurrek jolasteko eta elkarbanatzeko pentsatutako parkeak sortu ditugu. Adin bakoitzak bere lekua eta jolasteko modua eduki dezan diseinatutako guneak dira.

Eraikin nagusiaren sarreran, itzaleko eremu bat, pergolak eta landaketak daude, eguzkitik babesteko eta egun beroetan fresko mantentzeko. Aurrerago, abentura gunea dator: tirolina, oreka-jokoak eta elkartzeko balio duten harmailak, antzerkiak egiteko, besteak beste.

Eraikinaren atzean, haur hezkuntzako eremua dago: lorategi zabala, etxolak eta alboan dauden ardiei begira egoteko aukera! Bertan, banku zirkular batean elkartu egiten dira ipuinak kontatzeko, jolasteko eta sormena partekatzeko.

Azkenik, Ikastetxearen sarreran, errotulazioa ere egin dugu, baita honen inguruan dauden jardinerak eta mendixkak dituen lorategitxoa ere.

Itzuli